
Euskal Herriko Unibertsitateak, BBK Gazte Lanbidean Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZ Bizkaiak eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak bat egin dute kultura ekintzailea sustatzeko eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzeko. Helburu horrekin, Enpresak Sortzen Laguntzeko EHU-ABIATU programa martxan jarri dute. Programa hori unibertsitateko komunitateari (ikertzaileak, irakasleak, lizentziadunak, eta abar) eskaintzen zaio, Bizkaiko campuseko unibertsitate-mintegien bidez:

