UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Enpresa, Transferentzia eta Berrikuntza
Berrikuntza

InnoSortzen Programa

Deskribapena

EHUko estatutuen helburuetako bat da euskal gizartearen ondare intelektuala, kulturala eta zientifikoa aberasteko ekimenetan eta haren garapen ekonomikoan eta ongizatean parte hartzea.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak xede hori berresten du, eta, aldi berean, lan, ekoizpen eta enpresa arloetan helburu hori konexionatzeko du.

Asmo horiek gauzatu egin dira EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen eta Berrikuntza Sailak eta BEAZ SAk Unibertsitateko jakintza enpresa-mundura eskualdatzeko sinatu duten hitzarmenean.

Horrela sortu zen "InnoSortzen Programa: Unibertsitateko Jakintzak, Teknologiak eta Zientziak Enpresa Berrikuntzari eginiko ekarpena". Bere helburu nagusia enpresetan berrikuntza sustatzea da EHUn garatutako teknologia eta jakintza aintzat hartuz.

Helburuak
  • Unibertsitateko Sailetan dagoen jakintza ezagutzea
  • Lantzeko modu egokia ezartzea, enpresetako hizkuntzara eta beharretara egokituz
  • Enpresekin harreman sareak ezartzea, horien malgutasunari eta izaera eraginkorrari lehentasuna emanez
Kontaktua

Tlfnoa.: 94 601 3555

Fax   94 601 3550

Posta elektronikoa: innosortzen@ehu.es

Azken eguneratzea: 2008/04/21