
|
Patenteak.
Lizentziak, Lagapenak eta Laguntza Teknikoa
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikerketa asko egiten ditu zientziaren arlo guztietan: zientzia esperimentalak, teknologiak, osasun-zientziak, gizarte eta zuzenbide-zientziak eta giza-zientziak. Jarduera hori hainbat alderditan gauzatzen da, esate baterako: proiektuetan eta ikerketa-kontratuetan, aholkularitza eta babes zientifiko-teknikoan, ikertzaileen trebakuntzan, azpiegituren kudeaketan eta ikerketa-jardueraren dibulgazioan eta zabaltze-lanean. Unibertsitateko ikerkuntzak jakintzaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren aurrerapenean lagundu behar du. Ikerkuntzatik sortutako emaitzak babestu daitezke, eta babes hori ezinbestekoa da emaitzak gizarte eta ekonomia arloetara eskualdatzeko. Ikerketako Errektoreordetzak eginiko kudeaketa-aldaketari esker, 2003an patenteak egiteko 7 eskaera egin ziren, 2006an 26, eta 2007an, berriz, 30 eskaeratik gora jaso dira (aintzat hartu behar dugu estatuan batez beste 6,6 eskaera egiten direla urtean). Halaber, horri esker, babestutako tekonlogiaren lizentziak banatu zaizkie hainbat enpresei. Ustiapenetako emaitzen zati bat unibertsitatera bideratuko da berriro, eta horren bidez funtsa bat osatuko da herritarren esku dagoen zerbitzu hau hobetzeko.
EHUk 130 patente baino gehiagok osatutako zorroa du. Orain arte emandako guztiak "Patenteen zorroa" atalean ikus daitezke. Gainerako patentei buruzko hitz egiteko, telefonoz edo postaz egin daiteke lehen kontaktua. Ondoren, hitzordua finkatuko da gaiari buruz hitz egiteko, eta bi alderen arteko adostasuna lortuz gero, kontratu bat egiteko pausoak emango dira. Patenteen zorroa Azken eguneratzea:
2008/05/13
|