
|
Unibertsitate-enpresa gelak
Enpresa-gelak enpresek I+G+B jarduerak sustatzeko unibertsitate barruan sortu eta finantzatu dituzten laborategi-gelak dira. Gela horiek enpresen eta unibertsitatearen arteko lankidetza-tresna eraginkorrak dira, bai ikerketa, garapen teknologikoa eta berritzuntza alorrean bai ikasleen trebakuntzari eta enpresetako langileen etengabeko prestakuntzari lotutako jarduretan.
Iberdrola Gela: Bilboko Ingeniaritza eskolan kokatua, Jose Maria Oriol du izena. Zientzia eta teknologia sektoreen eta jakintza esparru bereko irakaskuntzaren arteko lankidetzaren emaitza da. Robotiker Gela: Bilboko Ingeniaritzako Goi-Eskolan kokatutako gela honen bidez, ikasleen prestakuntza sustatu nahi da, Mekanikan eta Telekomunikazioetan. Aeronautika Gela: gela honen helburua aeronautikaren diseinuari eta horri lotutako euskarri informatikoei buruzko ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuak sustatzea da. Bilboko Ingeniaritzako Goi-Eskolak eta enpresa aeronautikoen euskal erakundeak (HEGAN) sinatutako hitzarmenari esker sortu zen. Ormazabal Gela: Bilboko Ingeniaritzako Goi-Eskolan kokatutako gela hau Ormazabal-taldeak eta eskolak berak sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez sortu zen. Bere eginkizuna ikasleak osorik prestatzea da Ingeniaritza eta Kudeaketa alorretan. Prestakuntza enpresa-munduan dauden eskaeren arabera egiten da. Eko-diseinua Gela: eko-diseinuari buruzko ikerketak egiteko gela da. Eko-diseinuaren metodologian aintzat hartzen dira ingurumenari buruzko alderdiak, produktuak ekoizteko prozesu osoan. Hartara, ingurumenean ahal bezain gutxi eragingo duten produktuak lortzeko ahalegina egiten da. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE), DZ Diseinu Zentroaren (Gaur egun, BAI Berrikuntza Agentzia) eta Bilboko Ingeniaritzako Goi-Eskolaren lankidetza-hitzamenaren emaitza da. Befesa Gela: Bilboko Ingeniaritza Goi-Eskolako gela hau Eskolak eta Befesa enpresa-taldeak sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Gelan honako alor hauetan lan egitea aurreikusten da: Ingeniaritza Kimikoa, Ingurumenaren Teknologiak, Prozesuen Simulazioa eta Kontrola, Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Fluidoen Mekanika.
Azken eguneratzea:
2008/05/13
|