

Europar Batasuneko herrialdeek 2009 Sormenaren eta Berrikuntzaren Europako Urtea izendatu dute.
Europar ekimen honen helburua jendearen gaitasun eta ahalmenak sendotzea da aldaketarako irekita egon daitezen, eta ikus dezaten beraiek dutela eboluzionatzeko giltza eta, beraz, berritzeko ere bai. Horregatik, 2009an zehar hitzaldiak, ekitaldiak eta proiektuak antolatuko dira, berrikuntzaren garrantziaz jendea sentiberatzeko. Eztabaida eragingo da eta sormenak berrikuntzan duen eginkizunaz kontzientzia harraraziko da. Informazio- eta sustapen-kanpainak ere egingo dira, eta jardunbide egokien adibideak identifikatuko dira. Ekintza hauek guztiek helburu komuna dute: berrikuntzaren aldeko ingurunea sortzea, ezagutza produktu eta zerbitzu berritzaile bihurtzeko.
Euskadik bizi duen eraldaketa sakonarekin konprometituriko eragilea den UPV/EHU-k ekimen honetan parte hartzen du bere bozgorailua eta eragile pro-aktiboa izanez.